2012/04/25

Bake Garaietarako Borroka Kantak

Honako hau duzue Banda Batxokik 2010. urtean ateratako hirugarren eta azken diskoa. Aurrekoak bezalaxe, punk, rock eta ska doinuez beteriko lana da. Izenburuak –Bake garaiterako borroka kantak– errealitateari aurrea hartu zion, ez pentsa prestatuta zegoenik.

Diseinuari dagokionez, Saul Bassen lana txikitu nuen, bere dotorezi guztia apur eginda. Aurreko lanetan bezala, ezinbestekoa zen etxeko kutsua ematea. Bistan da emaitzaren baldarkeria.

* * * * *

Miguel Javier Urmeneta Ajarnaute


Politico y euskaltzale. Nació en Pamplona en 1915 y muere en la misma ciudad en 1988. Director de la Caja de Ahorros Municipal de Pamplona (1953-1982). Alcalde de su ciudad (1957-1964). Diputado Foral, cargo en el que llevó a cabo una intensa labor a favor de la industrialización de Navarra. Procurador en Cortes. Llevó a cabo una intensa labor como publicista e impulsor de la cultura Navarra, siempre desde una línea cercana al nacionalismo vasco. Académico correspondiente de Euskaltzaindia. Escribió algunas obras entre las que cabe señalar: Los Sanfermines, los Gigantes de Pamplona, Crónica de los Sanfermines y las Memorias de mis tres años. De aficiones artísticas muy pronunciadas, expuso dibujo, pintura y acuarela de fina sensibilidad. Bajo sus años de director de la Caja de Ahorros Municipal se crearon los premios literarios de novela corta y poesía en castellano y euskera “Navarra”, “Arga” y “Xalbador”.

2012/04/24

Escándalo Monumental

El pasado domingo 22 de abril, en el programa Salvados que dirige y presenta Jordi Évole –el Follonero– en la Sexta, se habló de los negocios inmobiliarios de la Iglesia Católica en Navarra.

Durante la emisión del mismo (que puedes ver aquí), apareció el libro editado por Altaffaylla y la Plataforma de Defensa del Patrimonio Navarro / Nafarroako Ondasunaren Defentsarako Plataforma Escándalo Monumental: La privatización de las iglesias, ermitas, casas tierras y otros bienes públicos de Navarra. En su momento, me correspondió a mí poner cara a este libro, y esta que veis es la portada que realicé en su momento.

2012/04/21

Miguel Javier Urmeneta Ajarnaute


Iruñean jaio zen 1915ean eta hiri berean hil zen 1988an. Iruñeko Caja de Ahorros Municipaleko zuzendari (1953-1982). Bere hiriko alkate (1957-1964). Foru Diputatu karguan lan handia egin zuen Nafarroako industrializazioaren alde. Gorteetako Prokuradore. Lan handia egin zuen Nafarroako kulturaren sustatzaile eta publizista gisa, betiere euskal nazionalismoaren ildotik hurbil. Euskaltzain urgazlea. Hainbat lan idatzi zituen, haien artean aipatzekoak: Los Sanfermines, los Gigantes de Pamplona, Crónica de los Sanfermines eta las Memorias de mis tres años. Zaletasun artistiko handikoa izaki, sentsibilitate fineko marrazki, pintura eta akuarela erakusketak egin zituen. Caja de Ahorros Municipaleko zuzendari zela antolatu ziren “Navarra”, “Arga” eta “Xalbador”, euskarazko eta erdarazko nobela laburreko eta poesiako sari literarioak.

2012/04/18

Zaharragoak, gaiztoagoak


Banda Batxokiren bigarren diskoa 2006an atera zen. Taldearen hitzetan, "dexente hobetu zen soinua" baina nonbait beranduegi. Aurreko diskoaren salmentak ez ziren errepikatu, behin entzulegoak eskarmentua jaso eta ikasi ondoren. Hala ere, ilusioz grabatutako diskoa izan zen, eta niri egokitu zitzaidan –berriro ere– kantu zaratatsu horiei irudiak jartzea.

Taldearen izaera sasi-jeltzale horri jarraituz, bigarren lan honetarako betiko organo batekin txantxa egitea bururatu zitzaidan. Bandaren politburoak ongi ikusi zuen eta asanbladaren baimenarekin Bizkaiko egunkari famatu bat bertsionatu nuen. Tipografiak, estiloak eta abar kopiatzen saiatu nintzen (ez zen lehen aldia) eta hementxe duzue emaitza.

* * * * *

2012/04/17

Pulitzer de pincho, pinto y coloreo

A estas alturas, ya conocemos al ganador del Pulitzer de Fotografía 2012. Massoud Hossaini, fotógrafo de France Press, se lo lleva con una estremecedora imagen. En ella, Tarana Akbari, una cría de 12 años grita desgarrada en medio del caos tras la explosión de un suicida en medio de una multitud, el 6 de diciembre de 2011 en Kabul.

Kolore eta ostitxarreko Pulitzer saria


Dagoeneko denok ezagutuko duzue 2012ko Pulitzer sarietako argazki irabazlea. Massoud Hossaini France Press agentziako argazkilariak eraman du irudi ikaragarri baten bitartez. Bertan, Tarana Akbari, 12 urteko neskatxa, garrasika ikus dezakegu bere infernuan, jendetza baten erdian suizida batek eragindako leherketa eta gero. Kabul hirian izan zen, 2011ko abenduaren 6an.

2012/04/16

Jan Goikoa eta lege txarra


Izenburu honekin ematen zion hasiera 2005. urtean bere ibilbide diskografikoari Txantreako Banda Batxoki taldeak. Honen aurretik bazeramatzan urteak eszenatokiak gupidarik gabe zapaltzen.

80 hamarkadako punkaren izpirituari eta baita garaiko do it yourself filosofiari jarraituz behin-behineko antza eman nahi izan nien bai libretoari eta baita azalari ere, korrika eta presaka eta era baldarrean egindako itxura, dena hobetu ahal dela eta hobetu behar dela adieraziz, behinbetikotasuna baztertuz. Hori dena batera, plastidecor xume batzuk papera zikintzeko, eskuz idatzaitako testuak erabiliz eta Comic Sansekin laidatutako paragrafoak txertatuz.

Beti bezala, emaitza ez bazen borobila izan, primeran pasa nuen egiterakoan. Beste behin ere, presiopean!

* * * * *

2012/04/11

Antzerkiaz eta zinemaz

Zinemaz aparte, antzerkia ere gustuko dut. Oso, gainera. Egiaren alde aitortu behar dut ez naizela nahi adina antzokitatik agertzen, egutegian ez baitira gonbidapenak gehiegi luzatzen –agenda arazoak sortzen dira– eta sarrerak, garestiak izanda ere, txokolatezko pastak bezain azkar desagertzen direlako.

Leoncio Urabaien Gindo


Geógrafo. Nacido en Erroz (Arakil) en 1888. Murió en Pamplona el 2 de mayo de 1968. Hermano del novelista Felix Urabayen. Impartió la docencia en la escuela normal de Burgos y en la de maestros de Pamplona. Fue concejal de esta ciudad por el PNV en 1920. Realiza importantes investigaciones en el campo de la geografía humana de Navarra, fruto de las cuales son obras tan importantes como: Una Interpretación de las Comunicaciones en Navarra, Geografía Humana de Navarra, La Casa Navarra, El Panorama de la Geografía Humana y la Tierra Humanizada, Atlas Geográfico de Navarra, etc. En 1930 pasó a militar en ANV.

2012/04/10

Leoncio Urabaien Gindo


Geografoa, Errotzen (Arakil) jaio zen 1888an. Felix Urabaien nobelagilearen anaia. Irakaskuntzan aritu zen Burgosko eskola normalean eta Iruñeko maisu-eskolan. EAJko zinegotzi izan zen Iruñean 1920an. Nafarroako giza geografiaren eremuan ikerketa garrantzitsuak egin zituen eta, horien ondorioz, honelako lan garrantzitsuak: Una Interpretación de las Comunicaciones en Navarra, Geografía Humana de Navarra, La Casa Navarra, El Panorama de la Geografía Humana y la Tierra Humanizada, Atlas Geográfico de Navarra, e. a. 1930ean ANVko militante egin zen. Iruñean hil zen 1968ko maiatzaren 2an.

2012/04/04

Felix Urabaien Gindo


Novelista navarro. Nacido en Ulzurrun en 1883. Muere en 1943. Amigo de Azaña, fue nombrado consejero de cultura del Gobierno Republicano. Al finalizar la guerra se refugia en la embajada de México. Es encarcelado hasta 1942 en que recupera la libertad. Pero muy enfermo, fallece un año después. Entre su producción literaria señalaremos: Toledo: Piedad, la última cigüeña, Centauros del Pirineo, Estampas del Camino, Bajo los Robles Navarros, etc. El Ayuntamiento de Toledo constituyó un premio “Ciudad de Toledo” cuya sección de novela corta recibe su nombre.

2012/04/03

The Story of Animation | Cortometraje

The Story of Animation es un precioso corto dirigido por David Tart que explica el proceso de creación de un film animado. No tiene mayor pretensión y, sin embargo, el resultado es impresionante.

Felix Urabaien Gindo


Nobelagile nafarra, Ultzurrunen jaio zen 1883an. Azañaren laguna, Gobernu Errepublikarreko Kultura kontseilari izendatu zuten. Gerra bukatzean, Mexikoko enbaxadan babestu zen. Espetxeratu egin zuten, 1942. urtean askatasuna berreskuratu zuen arte. Baina oso gaixorik izaki, urtebete geroago hil zen, 1943an. Haren lan literariotik ondokoak aipatuko ditugu: Toledo: Piedad, la última cigüeña, Centauros del Pirineo, Estampas del Camino, Bajo los Robles Navarros, e. a. Toledoko Udalak sortu zuen “Ciudad de Toledo” sariko nobela laburraren atalak haren izena hartu zuen.

The Story of Animation | Laburmetraia

The Story of Animation David Tartek zuzenduriko animaziozko metalaburmetraia zoragarria dugu. Bertan, horrelako marrazki bizidunetako film baten sortze prozesua azaltzen du, harrotasunik eta pretentsio gehiegirik gabe, eta hala ere, emaitza itzalekin.
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code