Zinemaz aparte, antzerkia ere gustuko dut. Oso, gainera. Egiaren alde aitortu behar dut ez naizela nahi adina antzokitatik agertzen, egutegian ez baitira gonbidapenak gehiegi luzatzen –agenda arazoak sortzen dira– eta sarrerak, garestiak izanda ere, txokolatezko pastak bezain azkar desagertzen direlako.
Ederra bezain mugatua da antzerkia. Mugatua, aldi berean toki bitan ikustea ezinezkoa delako. Ez da ez dakit zenbat aretotan, zinean gertatzen den bezala, ikus daitekeen zerbait. Beraz, herritik edo ingurutik pasa arte gozatu ezin den zerbait da. Horregatik eskertzen da, noizean behin, konpainia batek aurrekoak utzitako lekukoa hartzen duenean eta aspaldian ikusi ez dugun obra baten muntaia eskaintzen digunean. Seguruenik arnasaren pare haizean eta denboran desagertuko diren muntaiak direla aski ongi dakite antzerkian dabiltzanek, baina, hala ere, antzezlan bat ikusi ez baduzu, ilusioz eta gogoz eskaintzen dizute beste aukera bat. Beti desberdina, beti ezustekoren batekin.
Zinean, aldiz, pelikula bera ez bakarrik bi aretotan, baizik eta mundu osoko milaka tokitan ikus daiteke aldi berean. Are gehiago, azken honetan normaltasun osoz antolatzen dira estreinaldi mundialak pelikula bat mundu osoan egun berean zabaltzerakoan. Gainera, egun bakoitzean hiru bat aukera daukagu ikusteko, aste oso batean kasurik txarrenean eta hilabete parean beste hainbatetan. Baina beti berbera. Zuzendariak egin duen gauza bera izango da beti, urteak pasatuta ere. Segundoz segundo aldaketarik gabeko istorioa, inprobisaziorako tarterik uzten ez duen sortze lana. Eta, edozein arrazoi dela medio ikusi ez baduzu, hortxe dituzu bideoklubak, telebista edota emanaldi bereziak ziklo formatuan edo zure auzoko dinamizatzaileek asma dezaketen beste batean.
Horrexegatik ez dut ulertzen remake-aren zergatia. Beharrezkoa al da pelikula bat bigarrenez egitea… gehienetan bigarren moldaketa horiek izugarri kaskarrak izanik?
Agian, hiru kasutan onartuko nituzke nik remakeak:
Hori guztia bota eta gero, zalantzak sortu zaizkit. Zentsura, askatasuna, errespetua eta beste hamaika ideia datozkit burura horren harira. Espero dut norbaitek, huskeria honetatik abiatuta, ondorio argiagoak ateratzea. Nik, desastre hutsa naizenez, ez dut gogoratzen goiko gaia aipatu dudan ala ez aldizkari honetan. A ze lotsa nik ere, hilabete honetan, remake kaxkarra egin badut.

- Lehenengo bertsioaren zuzendariak berak hala erabakitzen duenean. Hitchcockek birritan egin zuen The man who knew too much eta Strangers in a train filmekin. Ingalaterran egin zituen lehenago, baina Hollywooden buelta bana eman zien, aukera hobeak ikusita bere lana borobiltzeko.
- Oinarri literarioa dutenean. Bai nobela, bai antzerkia, bai edozein. Lehendabizikoaren adaptazioa egitea zilegi bazen, zergatik ez gainontzekoena?
- eta ez ohikoena: Jatorrizko pelikula diskretuki pasa denean. Hala ere, hobea beharko luke emaitzak, bestela gehiago merezi du zaharraren aldeko promozioa egitea.
Hori guztia bota eta gero, zalantzak sortu zaizkit. Zentsura, askatasuna, errespetua eta beste hamaika ideia datozkit burura horren harira. Espero dut norbaitek, huskeria honetatik abiatuta, ondorio argiagoak ateratzea. Nik, desastre hutsa naizenez, ez dut gogoratzen goiko gaia aipatu dudan ala ez aldizkari honetan. A ze lotsa nik ere, hilabete honetan, remake kaxkarra egin badut.
Nabarra aldizkarirako idatzitako artikulua da hau.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina