Geografoa, Errotzen (Arakil) jaio zen 1888an. Felix Urabaien nobelagilearen anaia. Irakaskuntzan aritu zen Burgosko eskola normalean eta Iruñeko maisu-eskolan. EAJko zinegotzi izan zen Iruñean 1920an. Nafarroako giza geografiaren eremuan ikerketa garrantzitsuak egin zituen eta, horien ondorioz, honelako lan garrantzitsuak: Una Interpretación de las Comunicaciones en Navarra, Geografía Humana de Navarra, La Casa Navarra, El Panorama de la Geografía Humana y la Tierra Humanizada, Atlas Geográfico de Navarra, e. a. 1930ean ANVko militante egin zen. Iruñean hil zen 1968ko maiatzaren 2an.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina