Fallen Princesses izenburupean, Dina Goldstein argazkilariak txikitako ipuin famatuen bukaerari begiratzen dio, ditxosozko "…eta betirako zoriontsuak izan ziren" hori gaur nolakoa litzatekeen irudikatzeko. Edurne Zuri, Mari Errauskin, Rapunzel, edo Txano Gorritxo gaurko matxismoaren, gaixotasunaren, mixeriaren edota tratu txarren pean agertzen zaizkigu horrela.
Ezagutzen genituen amaiera zoriontsuak berridazten ditu Goldsteinek era ilunean –horrela errealistagoak badira ere–, ikusleak erantzun beharko dituen galdera ezerosoak eginez.
Beste behin ere, Disney etxeak inposatu eta barreiaturiko ikonografia ezinbestekoa bihurtzen da argazki sail honetan. Adibide gehiago, post honen espainolezko bertsioan.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina