Aspaldikoa da Euskalerria Irratiarekin daukadan harremana. Garai batean, denbora gehixeago nuenean nohizeanbehineko solaskide gisa agertzen nintzen handik, eta urte batzuk gustura eman nituen ere musika saiotxo bat egiten.
Oraingoan, ordea, kontu grafikoetarako bildu gara berriro. Aukera On kanpainarako logo bat egiteko eskatu zidaten eta nik halaxe egin nuen. Oso gauza sinplea da, bi koloretan eta On hitzari garrantzia emanez.
Iruñerriko irrati euskaldunak Aukera On goiburuarekin kanpaina antolatu du. Helburua, irailean hurrengo denboraldia hasten delarik, irratiak egitura, lan egiteko molde, produktu berriak edukitzea. Hori guztia emititzeko baimenarekin egitea. Eta horiek guztiak bideragarri egiteko bazkide gehiago lortzea.
Euskalerria Irratiak 800 bazkide ditu. Irratian musu truk aritzen diren 200 kolaboratzaile. Gizartean ederki erroturiko proiektua da, eta sustengu horiek guztiak eta gehiago dantzan jarri nahi ditu kanpainaren bitartez, orain hasi eta Sanferminak arte.
Kanpaina honen nondik norako guztiak Euskalerria Irratiaren webgunean dituzue.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina