2012/05/29

Fernando Aire, Xalbador


Oso bertsolari ezaguna Euskal Herria osoan. Urepelen (Nafarroa Beherean) jaio zen 1920. urtean. Bera jaio zeneko Xalbadorenea baserritik hartu zuen ezizena. 1976. urtean hil zen.
Hernandorena sendagileak Donibane Lohizunen antolatu zuen txapelketan ezagutu zuen beti adiskide eta plaza-lagun izanen zuen Mattin paregabea. Egun gogoangarri haren ondoren, eta artzain lanak ahalbidetu zion oro, hainbat lekutan jardun zuen, Lapurdi eta Nafarroan zehar ibili zen Mattinekin batera, eta Zuberoan Etxahun-Irurirekin. Xalbadorrek ez zeukan parekorik sentimenduak adierazi edo kontakizunak azaltzeko. Odolaren mintzoa bere liburuan, Xalbadorren egiazko aurpegia osorik erakusten duten bertsoak aurki ditzakegu, azterketa soziolinguistikotik harantz doan balioa duten bertsoak, alegia.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code