Ez nuen egoterik izan atzo Hizkuntzaren keinua liburuaren aurkezpenean. Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan sorturiko liburu kolektiboa da, non hainbat idazlek eta irudigilek hartu dugun parte.
Nik, ikusten duzuen marrazki hau egin nuen Arrate Egañak ederki idatzitakoa kolorinetan jartzeko. Pozik eta gustura gainera, oso testu erosoa baitzen iruditan jartzeko.
Nik, ikusten duzuen marrazki hau egin nuen Arrate Egañak ederki idatzitakoa kolorinetan jartzeko. Pozik eta gustura gainera, oso testu erosoa baitzen iruditan jartzeko.
Liburua osatzen duten testuek gaia dute komun, baina hamaika estilo desberdin biltzen ditu; ipuinak, narrazioak, olerkiak, istorioak, oroitzapenak, hausnarketak… “Euskaraz bizitzea ahalbidetzen digute haien lanen bidez. Beste edozein hizkuntzatan bezala, euskaraz jarduten duten idazleei esker badugu literaturaz gozatzea, literaturaz hunkitzea”. Liburuan, hitzez bezain besteko lekua izan dute ilustrazioek. Izan ere, idazle bakoitzak sortutako testuaren osagarri, beste hogeita sei pertsonek irudi banatan adierazi dute euskaraz bizitzeko nahia.
Hizkuntzaren keinua Elkar dendetan eskuragarri egonen da eta Berria egunkariarekin batera ere kioskoetan lortzeko aukera izanen da.
Zorionak Kontseiluari ekimen hau martxan jartzeagatik, eta baita nire eskerrik beroenak ere, nirekin kontatu izanagatik hau gauzatzerakoan.
Zorionak Kontseiluari ekimen hau martxan jartzeagatik, eta baita nire eskerrik beroenak ere, nirekin kontatu izanagatik hau gauzatzerakoan.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
Artista! Ez dut liburua ikusi oraindik, baina soilik pantailan ikus dezakegunarekin....zorionak ZURI txo. Benetan POLITTA irudia. Testuren konbinaketa, koloreena, harrigarria egiten zait. Guk ez genuen apenas ipuin ilustraturik (eta koloreetan zer esanik ez! Zer zen hori!) 'Herrialde berdea' liburuaz akordatzen naiz; mila bider irakurri genuen, flipatuak;-) (Oraindik flipatzen dut berarekin). Eta ikusten dut zer nolako artelanak egiten dituzuen, ohartzen naiz zer nolako opari inkreiblea den umeentzat (eta guretzat), eta begira, beste asmakizun modernoa baliatzen dut esateko eta gustura geratzeko: BIBA ZU, ARTISTA!
ErantzunEzabatuEderra marrazkia. Ederra!
Eskerrik asko, Nerea! Kriston ilusioa egiten du horrelakoak jasotzeak. Ongi izan, maja! Zu bai jatorra!
Ezabatu