Historiagilea, Tuteran jaio zen 1782an. 1830ean Nafarroako Artxibozain izendatu zuten eta 1834an Diputazioko Idazkari. Tuterako Real Sociedad de amigos del País elkarteko kidea izan zen. Iruñean zendu zen 1863. urtean.
Yanguasek hainbat genero literariotako lanak egin zituen, baina egiazko ospea eman zioten ikerketa historikoetan nabarmendu zen.
Haren lan literario handitik hauexek aipatuko ditugu: Diccionario Histórico-Político de Tudela, Diccionario de los Fueros de Navarra, Diccionario de las Antigüedades del Reino de Navarra, Historia de la Conquista del Reino de Navarra, Manual para Gobierno de los Ayuntamientos de Navarra eta Vida del Capitán D. Juan Lanas nobela.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkin bat