2012/06/27

Barbie eta Ken. Elkarbizitza bat

Barbie izan da, orain baino lehenago, inspirazio iturri, ikusi izan dugun bezala –hementxe, adibidez–. Dina Goldstein agertu da aurretik blog honetan, bere eroritako printzesen harira. Oraingoan, argazkilaria bueltan dator Barbie eta Ken famatuen unibertsoaren ikuspegia erakusteko, non dena ez den dirudien bezain arrosa.

Horrela deskribatzen du artistak bere azken proiektua, In the doll house:
«In the doll housepanpinen etxean– Barbieren eta Kenen bizitza ia perfektua aztertzen saiatzen da. Barbie superpanpina da, munduan arrakasta gehien ezagutu duen panpina. Bere bikotekidea, Ken, bere sexualitatearekin gaztazkan bizi da eta maitasunik gabeko ezkontza batean loturik dago. Etxeko bere lekuarekin borrokan agertzen da eta bere bebekotasun ezari aurre egin behar dio».
Formalki, irudiak ezin hobeak dira, egilearen beste estudio-lan batzuetan gertatzen den bezalaxe. Harrigarria da ñabarduren maila, plastikozko bi jostailu hauek modelo errealekin irudikatzerakoan.


Ondoko bideoan proiektu honen nondik norakoak ikus daitezke.



Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code