Ezer gutxi dakit kanpaina honi buruz, baina egun hauetan liburu azokak barra-barra izan direnez gurean ere, aproposa iruditu zait. Batez ere, borobila delako.
Beste norbait bilaka zaitez lelopean –Become someone else– irakurketa bultzatzeko kanpaina polita izan zitekeen hau. Finean, literaturak eskaintzen duen aukera zoragarrienetariko bat baita. Mint Vinetu liburu dendaren iragarkiak dira, ordea.
Hona hemen lau lagun Frankensteinen munstroa, Gizon Ikustezina, On Kixote eta Hamleten agertzen den Yoriken kaskezurra bilakaturik.
Ez zen hain zaila, ba!
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina