Nafarroako Erregina eta Albreteko Dukesa. Pauen jaio zen 1528. urtean. Nafarroako Enrike II. aren eta Angulemako Margaritaren alaba izan zen.
Antonio Borboikoarekin ezkondu zen 1548. urtean eta Frantziako Enrike IV. a haien semea izan zen. Ezkontza haren bidez Borboitarren lirio loreek bat egin zuten Nafarroako armarriarekin eta bide horretatik iritsi ziren lehendabizi Frantziakora, eta ondoren, Espainiakora.
1553. urtean Nafarroako Enrike II. a hil egin zen. Joana III. ak bortuez bestaldeko Nafarroa, Zuberoa, Biarno, e. a. oinordetzan hartu zituen eta bere erresuma txikia nahikari hispano-frankotik babestu behar izan zuen. 1560. urtean erlijio katolikoa sendoki ukatu zuen kalbinismora bihurtuz. Doktrina berria ezagutu nahian, Joanes Leizarragari La Vulgata eta zenbait otoitz kalbindar euskarara itzultzeko eskatu zion. Bere lurraldeetan 1567. urtean ezarri zuen kalbinismoa.
Parisen zegoela, bat-batean hil egin zen 1572. urtean, diotenez, pozoiturik.
Prosa zein bertsoak utzi zituen eta berak idatzi zituen zenbait soneto J. Dubellay-ren Antologian ikus ditzakegu.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina