2012/06/13

Oskar Alegria: Emak Bakia etxearen bila

Nahiz eta despistaturen batek horrela uste, Oskar Alegriak ez zuen inoiz Sustraia bezalako telebista saio batean lan egin, baratzarik ez zuelako. Hori ez zen arazorik izan zeharkako euria ekartzeko dantza inork ez bezala ezagutzeko. Oskar oso tipo trebea, harrigarria eta dibertigarria da. Masaileko min itzela eragin dezake edozein arratsaldetan, nekerik gabe eta inolako itxurarik egin gabe. Horrelakoa da. Eta barrea eragiteko gaitasuna –barregarri bai, penagarri izan gabe– duen bezala, munduan gabiltzanok ikusten ez dugun mundua aurkitzeko ahalmena eta sena ere badauka.

Ikusmen berezi hori erakutsi zigun hiri ikustekoak oparitzerakoan. Eta bere begirada berriz luzatzen du Emak Bakia etxerainoko bidea argitzeko. Emak Bakia baita bere dokumentala ikusteko beta izan dutenek laudorioak besterik ez dituzte barreiatzen. Benetako misterio istorio bat da, non Oskar Man Ray famatuaren pausuak jarraitzen dituen. Bere estreinaldia irailean izango da, baina bitartean aurrerapen hau ikus dezakegu:

“Honatx Man Ray bera txoratuko lukeen filma” (Víctor Erice, zinema zuzendaria)
Zoragarria, zentzu guztietan” (Chris Fujiwara, Undercurrent aldizkariko editorea)
“Zinema adimentsua eta zintzoa: bideak gain hartzen dio helmugari” (Corneliu Porumboiu, Cannes 2006ko Urrezko Kamera)
“Haizeak eta halabeharrak eragina dute film xarmangarri honetan; baina eskua da maisu (Bernardo Atxaga, poeta eta idazlea)
“Denboraren iragaiteari buruzko hausnarketa hunkigarria, zinema egina” (Eric Pauwels, 2010eko Cinéma du Réel aipamen berezia)
Hamaika aldiz azaldu duen bezala, Emak Bakia 1926an Man Rayk Euskal Herriko kostaldean egindako zinepoema baten izenburua da eta, aldi berean, artista bizi izan zen etxearen izena ere. Alegriaren dokumentalak etxe horren bila emandako urteak laburbiltzen ditu.



Iruzkinak. Bota hemen zurea:

2 iruzkin:

  1. Iazko abenduan etxe horrekin egin nuen topo txango batean. Arreta deitu zidan izenak (Ipar EHko etxeen izenena filme bat baino askoz gehiagorako ematen du ta! :P ) baina ez nuen imajinatzen gaur dakarguzuna bezalako istorio batekin topo egingo nuenik. Itxura ederra du Oskar Alegriaren lanak.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Txoko bakoitzak badu bere istorioa. Baina kasu honetan bezala, batzuetan zailena istorio bakoitza bere txokoan kokatzea da. Kriston itxura dauka, bai. Zinemaldian ikusteko itxaron behar!

      Ezabatu

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code