2012/07/03

Benjamin Tuterakoa


Ezin dira zehaztasunez adierazi jaiotze eta heriotza egunak, hala ere, bada oinarririk 1127 eta 1173. urteak, hurrenez hurren, aipatzeko.

Beraz dakigun bakarra 13 bat urtez, 1160tik 1173ra bitartean, egin zituen bidaiak dira. Tuterako judutarra hiritik atera zen Zaragoza aldera, Katalunia, Frantziako hegoalde eta Italiatik segitu zuen eta han Grezia eta Konstantinopla aldera joateko ontzia hartu zuen. Ondoren Asia Txikia, Siria, Palestina, Damasko eta Bagdad zeharkatu zituen.

Bere bidaiak mundu osoan ezaguna eta estimatua den Itinerarios izeneko liburuan islaturik daude. Lan horretan bere erromesaldi luzean ikusi eta entzun zituenak idatzi zituen, ez soilik berak bisitatu zituen herrialdeetakoak, baita iritsi ez zen batzuei buruzkoak ere, adibidez, India, Pertsia, Zeilan eta Txina. Haren bidaiak Marco Polok urte asko geroago egindakoekin alderatu izan dira.


Iruzkinak. Bota hemen zurea:

0 iruzkin. Gehitu zurea:

Argitaratu iruzkina

Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code