Duela nahikotxo, kamixeta sail berezi bat prestatu nuen Gure Liburuak entzat ideia sinple batekin: Musikaren izen ikonikoak hartu eta munduan eta historian izan diren borrokalari iraultzaile batzuekin uztartu. Erremate gisa, lehenengo haien disko edota abestiak erabili nituen biak lotzeko.
Gaur, Martxa eta Borrocka izeneko bilduma horrek bere ibilbidea bete duela (katalogotik at daude jada) eta garaian izan nituen mugak –inpresioak, tiradak eta koloreen kostoa– gainditzeko, beste buelta bat eman eta sail berri bat egitea erabaki dut. Oraingoan, kamiseta modelo gehiago eta kolore desberdinetan aukeratzeko modua izango duzue.
Neskentzat eta mutilentzako modeloak egongo dira, baita tirantedunak ere, eta hainbat koloretan. Guztiak prezio bakarrean: 19,50€ (bidalketa gastuak barne).
Blog honetan nobedadeen berri emango dizuet. Bitartean, nire interneteko denda xumean sar zaitezkete, eta lasai asko kuxkuxeatu ea gustuko zeozer aurkitzen duzuen.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina