Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco lanaren sortzaile eta zuzendaria 1968an. Izaban jaio zen 1907an. Euskara ikasi zuen 15 urte zituela, Zaragozan, liburuen bidez. Bere lehen lana Erronkari da. 1934an “Beñat Idaztiak” argitaletxea sortu zuen. Gerra Zibilaren ondorioz Frantziara atzerriratu behar izan zuen, eta gero, Txilera; Txilen euskal kulturari buruzko “Batasuna” aldizkariaren zuzendari izan zen. 1958an atzerritik itzuli eta Donostian finkatu zen, eta han, Francoren diktadura bete-betean, 1958an, Editorial Auñamendi argitaletxea eta izen bereko Euskal Kulturaren Bilduma plazaratu zituen. Ondoren “Azkue” eta “Aralar” Bildumak sortu zituen. Lan garrantzitsuenen artean hauek aipatuko ditugu: Historia del País Vasco; Estética Vasca, Paisaje, Arte-Belleza; Eneko Arista, fundador del Reino de Pamplona, orígenes de los vascos, e. a. Donostian zendu zen 1999an.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina