Fisiologoa Donibane-Garazin jaio zen 1530ean. Sendagile lana egin zuen Baezan eta Linaresen.
Examen de Ingenios para las Ciencias (1575) lanak eman zion ospea, psikologiaren eta fisiologiaren arteko loturari buruzko teoria bat azaltzen duenak. Lan horrek arazoak izan zituen Inkisizioarekin eta Portugalen eta Espainian debekaturiko liburuen zerrendan izan zen.
Ugariak dira liburu horren itzulpenak: Frantsesak eta italiarrak XVI. mendea bukatu baino lehen; nederlandarrak XVII. mendean, alemaniarrak XVIII. mendean eta errusiar bat XX. mendean.
El Examen lanak psikologia modernoaren aitetakoa bihurtu zuen Huarte. Psikologia indibidual eta profesionalaren aitzindaria da. Lana giza psikearen azterketa sakona da. 1591n hil zen.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina