Duela egun batzuk, Ion Orzaizek deitu ninduen prestatzen ari zen erreportaje batean parte hartzeko. Komikigintza Euskal Herrian, balizko euskal komikia, marrazkigintza eta antzekoak aztertu zituen bertan.
Ez nintzen bakarra izan, jakina, eta ohorea izan zen Gaur 8ko orriak sona handiko izenekin partekatzea. Izan ere, orrialdekide izan nituen Pernan Goñi, Zaldi Eroa eta Mauro Entrialgo. Ehem.
Erreportaje interesgarria da eta eskertzen da espezializatu gabeko prentsan noizean behin horrelakoak agertzen direnean.

"Psikologia oso bat garatu dut urteetan zehar, bezeroak «toreatzeko» [barre egin du]. Adibidez, proiektu edo proposamen bakarra aurkeztu beharrean, hiru aurkezten ditut, eta horietako bat nahiko traketsa da beti. Modu horretan, nik gustukoago ditudanen artean aukeratu behar izaten du bezeroak. Horrekin batera, nire proposamen landuenari akats nabarmen bat eransten diot: kolore itsusi bat, akats ortografiko bat, kontzeptu oker bat... Hala, eztabaida osoa xehetasun bakar horretara mugatuz, ez dizute proiektu osoa atzera botako. Halako trikimailuak erabiltzen ditut".
Pernan Goñi
"Lana osatu beharra dago, soldatak oso txikiak direlako. Hedabide batean ordaintzen dutenarekin zaila da bizitzea, eta horregatik, hamaika kolaborazio egiten ditut Aizu! eta Karrikiri aldizkarietan, hilean behin, edota Diario de Noticias egunkariaren Ortzadar gehigarrian, besteak beste".
Zaldi Eroa
"1980ko hamarkada urrezko aroa izan zen komikiarentzat Euskal Herrian zein Estatu espainolean, eta orduan ere esaten zen komikigintza krisian zegoela. Nik poesiaren mundua ez dut ezagutzen, baina ez dut uste hemengo poetek milaka irakurle izanen dutenik, eta ez dira kexatzen".
Exprai
"Egunkarian, segur aski, kobratuko duzu, baina askotan, zenbait gauza ezin izanen dituzu esan. “TMEO”-n, berriz, ez dut sekula xentimorik jaso, baina nahi izan dudan oro esan ahal izan dut beti".
Mauro Entrialgo
Erreportaje osoa hemen daukazue, irakurtzeko prest.
Nire tartetxoan aipatzen dudan Puñoren hitzaldi bat utziko dut hemen, oso esanguratsua bait da ogibide honen gorabeherak ezagutu eta ulertzeko:
Nire tartetxoan aipatzen dudan Puñoren hitzaldi bat utziko dut hemen, oso esanguratsua bait da ogibide honen gorabeherak ezagutu eta ulertzeko:
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina