Goiko iruditik abiatuta, aurreko postean erakusten nuena moldatu dut. Lau ikur hauek Led Zeppelin taldeko lau kideak irudikatzen dituzte, bakoitzak bere sinboloa aukeratu eta gero, arrazoi desberdinengatik. Hurrenez hurren, Jimmy Page, John Paul Jones, John Bonham eta Robert Plant.
Hauen esanahia honako artikuluan daukazu. Ikus ditzagun orain nik egindako aldaketak:
Nire bertsiora itzulita, Fidel Castroren perfil moduko bat egin dut lehen irudirako. Nolabait kapela, sudurra eta begia eta kea darion puro bat.
Bigarrenean, hiru puntak bost bihurtu ditut, izar itxura emateko.
Hirugarrena osatzeko, Kubako armarriak dituen hiru zatiak aukeratu ditut.
Eta azkenekoz, eta jatorrizko grafismoak duen ukitua neurri batean errespetatuz, luma igitaia eta mailuarekin ordezkatu dut.
Hemen duzue emaitza.

Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina