Martin erremendariak burdin-gori bati eragoyon dinbi ta danba mallukaz. Burdin-goriak yausk egin eta begi ondoan yo ei eban. Orduan Martin-ek amorruz esan: Deabruak eruango al nau!
Beingoan agertu yakon deabrua.
—Emen ni, ator nerekin.
—Nik ezaut bear i ezetarako.
—Euk dei egin dautsak.
—Dei egin badaut zer egiten dodan eztakidala egin izango nayoan.
—Et et et! Neugaz etorri bear az.
—Ezetariko gogobagerik egin dodala!
—Nire eskuetatik urten nai badok, gauza bat egin bear izango dok oraintxe, amabi misterio andiak zeintzuk diran esan.
Ta asi zan deabrua galdezka ta Martin erantzuten.
—Martintxo, esaik bat.
—Gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gayozak.
—Esaik bi.
—Erromako altarak bi, gure Jaun bera dok bat, berak salbauko gayozak.
—Esaik iru.
—Iru trinidadeak iru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gayozak.
—Esaik lau.
—Lau ebanjelistak lau, iru trinidadeak iru, Erromako altarak bi… etab.
—Esaik bost.
—Kristoren zauriak bost…
—Esaik sei.
—Zeruko argiak sei.
—Esaik zazpi.
—Zazpi Sakramentuak…
—Esaik zortzi.
—Zortzirak dira zeruan…
—Esaik bederatzi.
—Bederatzi ordenak.
—Esaik amar.
—Amar mandamenduak.
—Esaik amaika.
—Amaika mila aingeruak.
—Esaik amabi.
—Amabi apostoluak, amaika mila aingeru… Jauna bera dok bat, berak salbauko gayozak; baña ez i!
—Martintxo: esaik amairu.
—Ez dok amairu.
—Badok amairu!
—Olarrak yoten yok munduan, aingeru ederrak zeruan, neure arimea lagatzen dautsak Andra Mariari altzoan.
Andra Mariaren izena entzun ebeneko kurrizkaz igez egin eban deabruak.
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina