2012/02/24

Guitar Heroes


Ostirala da eta Gitar Heroi batzuekin utziko dizkizuet flipatzeko. Bakoitza bere estiloan maisu edota friki izan daiteke, norberak erabaki dezala jarri beharreko etiketa. Hala ere, kasu guztietan emaitzak ikusgarriak eta zoragarriak dira.

On egin!

Zorrak


Mikelek esan zidan behin, Cernuda aipatuz, desioa eta errealitatea desberdintzen ikasi behar nuela. Egia esan, ez dut gogoratzen aipuaren zergatia, baina horrez geroztik sarritan etorri zait burura. Nolabaiteko statusa mantendu nahian, edo erakutsi nahian, erakusleihoen azoka honetan gero eta herritar gehiagok zorpetzen du bere burua amaigabeko kredituekin. Eta ez naiz etxebizitzaz edo autoaz ari. Oporrak (luzeak zein motzak), ospakizunak (ezkontzak zein hiletak) eta kolore desberdinetako kapritxoek osatuko lukete zerrenda luze bat.

Lehentasun arazoa da. Begietatik sartu diguten bizimodu bati jarraituz edozein astakeria egiteko prest gaude. Eta pertsonekin gertatzen den bezala gertatzen da zinearen industrian.


Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code