Izenburu honekin ematen zion hasiera 2005. urtean bere ibilbide diskografikoari Txantreako Banda Batxoki taldeak. Honen aurretik bazeramatzan urteak eszenatokiak gupidarik gabe zapaltzen.
80 hamarkadako punkaren izpirituari eta baita garaiko do it yourself filosofiari jarraituz behin-behineko antza eman nahi izan nien bai libretoari eta baita azalari ere, korrika eta presaka eta era baldarrean egindako itxura, dena hobetu ahal dela eta hobetu behar dela adieraziz, behinbetikotasuna baztertuz. Hori dena batera, plastidecor xume batzuk papera zikintzeko, eskuz idatzaitako testuak erabiliz eta Comic Sansekin laidatutako paragrafoak txertatuz.
Beti bezala, emaitza ez bazen borobila izan, primeran pasa nuen egiterakoan. Beste behin ere, presiopean!
Beti bezala, emaitza ez bazen borobila izan, primeran pasa nuen egiterakoan. Beste behin ere, presiopean!
* * * * *