Banda Batxokiren bigarren diskoa 2006an atera zen. Taldearen hitzetan, "dexente hobetu zen soinua" baina nonbait beranduegi. Aurreko diskoaren salmentak ez ziren errepikatu, behin entzulegoak eskarmentua jaso eta ikasi ondoren. Hala ere, ilusioz grabatutako diskoa izan zen, eta niri egokitu zitzaidan –berriro ere– kantu zaratatsu horiei irudiak jartzea.
Taldearen izaera sasi-jeltzale horri jarraituz, bigarren lan honetarako betiko organo batekin txantxa egitea bururatu zitzaidan. Bandaren politburoak ongi ikusi zuen eta asanbladaren baimenarekin Bizkaiko egunkari famatu bat bertsionatu nuen. Tipografiak, estiloak eta abar kopiatzen saiatu nintzen (ez zen lehen aldia) eta hementxe duzue emaitza.
* * * * *