Iruñean jaio zen 1915ean eta hiri berean hil zen 1988an. Iruñeko Caja de Ahorros Municipaleko zuzendari (1953-1982). Bere hiriko alkate (1957-1964). Foru Diputatu karguan lan handia egin zuen Nafarroako industrializazioaren alde. Gorteetako Prokuradore. Lan handia egin zuen Nafarroako kulturaren sustatzaile eta publizista gisa, betiere euskal nazionalismoaren ildotik hurbil. Euskaltzain urgazlea. Hainbat lan idatzi zituen, haien artean aipatzekoak: Los Sanfermines, los Gigantes de Pamplona, Crónica de los Sanfermines eta las Memorias de mis tres años. Zaletasun artistiko handikoa izaki, sentsibilitate fineko marrazki, pintura eta akuarela erakusketak egin zituen. Caja de Ahorros Municipaleko zuzendari zela antolatu ziren “Navarra”, “Arga” eta “Xalbador”, euskarazko eta erdarazko nobela laburreko eta poesiako sari literarioak.
2012/04/21
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia
