2012/06/26

Martin Azpilkueta


“Doctor Navarro”, legelari eta teologoa, ospetsu egin zen Europan irakaskuntzaren alorrean eta letren eta zuzenbide kanonikoaren alorretan egindako lan garrantzitsuagatik. Barasoainen jaio zen 1492an eta Erroman zendu zen 1586. urtean. San Agustinen ordenako erregelapeko kalonjea zen Orreagan eta handik ihes egin zuen Fernando Katolikoak Nafarroaren konkista egin zuenean. Berriz itzuli zen Nafarroara 1523. urtean. Salamancako eta Coimbrako Unibertsitateetan katedraduna izan zen. Geroago, Pio V., Gregorio XIII. eta Sixto V. Aita Santuen aholkulari izendatu zuten. Felipe II. ak eragotzi zuen kardinal izenda zitzaten. Zuzenbide kanonikoari buruzko hainbat liburu utzi zituen. Lan garrantzitsuak izan ziren: Comentario Resolutorio de Usuras, Manual de Confesores y Penitentes, De Reditibus Eclesiasticis, e. a.
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code