Historiagilea, etnologoa, antropologoa eta hizkuntzalaria. Madrilen jaio zen 1914an. 1931n, unibertsitatean sartu aurretik ere, Jose Miguel Barandiaran eta Telesforo Aranzadi eusko etnologo eta irakasleekin lanean jardun zuen. 1962an Historiako Errege Akademian sartu zen. Mundu osoan zehar ibili zen hitzaldiak ematen. Haren helburua gizakiaren eta beronen mundu kulturalaren ikuspegi osoa izatera iristea izan zen, antropologia kulturaleko eta historia sozialeko aurkikuntzak ikuspegi bateratuan uztartuz. Bere lan garrantzitsuenen artean, ondokoak aipa daitezke: Los Pueblos del Norte de la Península Ibérica; los Vascos, Etnología; Etnología Histórica de Navarra; las Brujas y su mundo; los judíos en la España moderna y contemporánea, e. a. 1995. urtean hil zen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.
Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

