Euskal hizkuntzan ezagutu den lehenbiziko idazlea. Donibane-Garazitik hurbil jaio zen, beharbada Eiheralarren 1493. urtera aldera. Fernando Katolikoa (el Falsario) Nafarroa konkistatzen ari zela eta, Donibane-Garaziko setioan izan zen. Apaiza izan zen. 1545ean Linguae Vasconum Primitiae euskal olerkien liburu ospetsua argitaratu zuen.
Ez dakigu zein egunetan hil zen. Nabarmentzekoa da nafar bat izan zela euskal hizkuntzan idatziriko eta inprimaturiko literaturaren aitzindaria, gainera, hizkuntzaren beraren sustatzaile egin zena.