Akordatzen Pamplonela bikote kantarinarekin? Orain haien beste disko zahar bat berreskuratzera nator. Honekin izugarrizko tabarra –aspertu arte– eman zuten irratietan. Iruñerrian eta beste toki batzuetan egun hauetan ikus daitekeen antzezlan satiriko bat dela eta, honen kartela eta bertan agertzen den disko baten azala egitea eskatu zidaten.
Ikuskizun honek, batetik, eskuineko politikek utzitako gizartearen ispilu izan nahi du eta, bestetik, Nafarroak behar duen aldaketari buruzko gogoetarako espazio dibertigarria.
Hauek dira Kaka burutik behera! ikusteko egunak eta tokiak:
- Apirilak 24: Antsoain (kultur etxea)
- Apirilak 27: Altsasu (kultur etxea)
- Maiatzak 2: Atarrabia (kultur etxea)
- Maiatzak 9: Iruñea (antzerki eskola)
- Maiatzak 10: Uharte – 19:00 (kultur Etxean)
- Maiatzak 11: Berriozar (auditorioa)
- Maiatzak 15: Tafalla (kultur etxea)
- Maiatzak 16: Burlata – 20:00 (musika eskola)
- Maiatzak 17: Irurtzun – 20:00 (kultur etxea)
- Maiatzak 23: Tutera (Lourdes auzoko gizarte etxea)
- Maiatzak 24: Txantrea – 19:00 (Auzotegi)
- Maiatzak 31: Zizur – 21:00 (anfiteatroa)
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina