Jakingo duzue batzuk, baina gehienok seguruenik ez. Irailean Radio Euskadiko Graffiti saioan kolaboratzen hasi nintzen. Asamblea de Majaras deitzen den atalean Asier eta Javier famatuek, Urko Aristi ospetsuak eta laurok egunerokotasunari errepasoa ematen diogu, Juan Carlos de Rojo eta Miriam Duquerekin batera. Hau dena, Javier Domínguezen zuzendaritzapean.
Horretarako, ostegunero marrazkilariok asteko gai batzuk aurkezten ditugu marrazkietan. Irratian? Bai. Hauek sare sozialen bitartez (Twitter eta Facebook) ezagutzera ematen dituzte Graffitilariek eta ondoren, irratian bertan guztion artean komentatzen ditugu, zorook eta eguraldi-mutilak.
Eta hori da dinamika. Nahi izanez gero, badakizue non gauden. Ostegunero, 20:30etatik aurrera (futbolak traba egiten ez badu, behintzat).
Iruzkinak. Bota hemen zurea:
0 iruzkin. Gehitu zurea:
Argitaratu iruzkina