Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du.

Éste es un blog DoFollow. Cada vez que no comentas, Anne Geddes traumatiza de por vida a otro bebito.

2012/05/31

Elige Euskalerria Irratia


La relación que tengo con Euskalerria Irratia viene de atrás. En una época en la que tenía algo más de tiempo, fui tertuliano ocasional y hasta mantuve un programa musical con el que disfrutaba mucho.

Ahora nos hemos vuelto a encontrar para cuestiones más gráficas. Me pidieron un logo para su campaña Aukera On y esto es lo que entregué. Es una cosa muy sencillita, a dos colores, y centrando toda la importancia en el On (es un juego de palabras: Elige On –de encender la radio–, pero también una buena elección). 

Euskalerria Irratia: Aukera On


Aspaldikoa da Euskalerria Irratiarekin daukadan harremana. Garai batean, denbora gehixeago nuenean nohizeanbehineko solaskide gisa agertzen nintzen handik, eta urte batzuk gustura eman nituen ere musika saiotxo bat egiten.

Oraingoan, ordea, kontu grafikoetarako bildu gara berriro. Aukera On kanpainarako logo bat egiteko eskatu zidaten eta nik halaxe egin nuen. Oso gauza sinplea da, bi koloretan eta On hitzari garrantzia emanez.

2012/05/26

Metak


Metazinema, metaliteratura, metalinguistika, metakazetaritza, metazutabegintza… Metaezintasuna. Metatu eta metatu. Metatu ezin diren hitzak galdu dira azken hilabete hauetan Atlantikoaren beste ertzean. Ekuatoretik gorako hemisferio honetan berean. Galdu ez badira, hozkailuan metatu dituzte munduan diren greben meta altxatzeko sormen-etena egin duten gidoilariek. Diru-metatze kontuak, Interneten eta DVDetan zeroka eta banaka irakurtzen diren metabyten kopurua –eskasa ez bada, ez nahikoa nonbait– eta aseezintasuna –zilegia ote?– bat ez datozelako. Duintasuna ere metatzen da grebetan, ez sosa soilik. Azken finean, etekinak ez banatzeak –gutxi edo asko izanda, baina beti gehiago zenbatezinak direnean– sortzen ditu haserreak. Arrazoiak metatu, betiko galderak pilatzen diren meta berean.

2012/05/23

Marko y su Markosplay

El cosplay (コスプレ kosupure?) etimológicamente del inglés costume play,1 interpretación de personajes, practicado principalmente por jóvenes fanáticos de alguna serie, manga, o anime; consiste en disfrazarse de algún personaje (real o inspirado) de un manga, anime, película, libro, videojuego (la mayor parte de esto suele ser japonés) e intentar interpretarlo en la medida de lo posible. Aquellos que siguen esta práctica son conocidos como cosplayers, siendo para ellos una de sus principales aficiones.
Marko Armspach, ese figura, empezó a jugar a esto con ayuda de la cámara de su ordenador y a colgar esas vaciladas en su cuenta de Facebook, para disfrute de sus amigos. Ahora, visto el éxito y respondiendo al clamor popular, ha decidido abrir una página pública donde podéis alucinar con su sentido del humor y recordar aquellos iconos dibujados a los que homenajea.

Marko eta bere Markosplay

Cosplay (japonieraz コスプレ, kosupure, ingelesezko Costume play esapidetik) japoniar jatorria duen mozorro jolas bat da. Fikziozko (manga, anime, filma, liburu, bideojoko) zein pertsonaia erreal batean (musika taldeak, musikariak) mozorrotzean datza. Ohitura hau jarraitzen duen pertsona cosplayer bezala ezagutzen da.
Marko Armspach, artista hori, honekin libertitzen hasi zen bere etxean, ordenagailuaren kamera erabiliz. Facebookeko bere orrian jartzen zituen, bere lagunon gozamenerako. Orain, horren arrakasta ikusita eta herriaren eskaerari erantzunez, orrialde publiko bat ireki du hori dena munduari erakusteko. Goza ezazue bere umorearekin eta gogoratu itzazue berarekin eta gure bizietako ikono horiei eginiko omenaldiarekin.

Copyleft - Exprairen edukinen lizentzia

Creative Commons-en baimena Webgune honen edukina, beste izen batez sinatuta agertzen ez bada, honako lizentziaren pean aurkitzen da: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. >>>>> El contenido de este blog, salvo los casos en que se reconozca otra autoría, se encuentra publicado bajo la siguiente licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 3.0 Unported.
HostGator promo code